Proiektuaren aurkezpena
Proiektu honetan hiru lagunek parte hartzen dugu: Marina Tellechea, Antton Lannes eta Haitz Aldana.
Euskal Herria Hortik-Hara 2006 ko Abenduan sortu zen Marina Tellechea Argentinatik Euskal Herrira itzuli zelarik. Esperientzia azkar eta intentsibo horretatik Amerikako estatuak aztertzeko asmoa eta gogoa zuen euskal kulturarekin nolako loturak ziren ikusteko.
Hango egoera ikustea eta aztertzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, eta bide batez Euskal Herria eta Amerikarren arteko lotura konplexua eta aberatsa dagoela isladatzea ere. Haiengana hurbilduz eta haien bizitasunak, gogoetak, ikuspegi eta kezkak eskuratuz, ezberdinak eta anitzak aldi berean, euskal kulturaren bizia eta bilakaera berridaztea izango da helburu.
Horrez gain, proiektu hau etorkizunerantz bideratuko dugu gazteei hitz hartzeak eginez, hoiek baitira euskal kulturaren eramale beraien herrietan. Erreportaiaren bidez gazteen emozioak, bata eta bestearen bizipenak entzun eta ikusi ahal izango ditugu aniztasuna kontutan hartuz.
Proiektu hau bidai batean oinarritzen da nun aukeratutako herrietan euskal aktore, kultura eta ingurugiro ezberdinengana hurbilduko garen.
Aukeratutako hiriak Kanada, Estatu Batuak, Venezuela eta Argentina dira. Amerika Iparretik Hegora zeharkatzea ahalbidetuko du euskal kulturaen osotasuna eta kontrasteak kontutan hartuz.
Bidaiak lau hilabeteko iraupena ukanen du eta ondotik, Euskal Herrian zabaldua izanen da (elkarte, gaztetxe, telebista,...) hausnarketak eta eztabaidak sortzeko asmoz.
Dokumentala nahiko luzea izanen da, 52 mn ingurukoa. Bidaian zehar bildutako lekukotasun, paisaia, toki, jende, espezialisten hitz eta irudi guztiak bilduko ditu. Desmartxa berezi bat izanen du dokumentala koherentea izan dadin.
OTSAILAN ABIATZEA!!!